XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


litzaidake
litzaioke
litzaiguke
litzaizuke
litzaizueke
litzaieke
litzaizkidake
litzaizkioke
litzaizkiguke
litzaizkizuke
litzaizkizueke
litzaizkieke

- Irakurri esaldi hauek eta saia zaitez ondo ulertzen.

Irakaslearen laguntzaz osa itzazu antzeko beste esaldi batzuk.

- Gustatuko litzaidake uda honetan zurekin hondartzara joatea.

- Atsegina suertatuko litzaiguke bihar arratsaldean mendira joatea.

- Luze agingo litzaieke jolastokiko paper guztiak jasotzea.

- Lurrera eroriz gero, plater guztiak puskatuko litzaizkizuke.

- Lan pixka bat egiten saiatuz gero, azterketak ondo irtengo litzaizkioke.

Ortografia

Data edo fetxen idazketa

Gai honetarako helburuak:

- Datak idazteko modu ezberdinak bilatu eta aztertu.

- Modu ezberdinez eta zuzen nola idazten diren ikasi.

- Noiz eta non erabiltzen dira datak.

- Landutako daten idazketa menperatu.

Prozedurak:

a) Gaia aztertu gabe eta landu gabe haurrek datak era ezberdinez idatziko dituzte.

b) Haurrek liburuetan, eskutitzetan, irakasleari galdetuz... datak idazteko modu ezberdinak bilatu eta aztertuko dituzte.

c) Bildutako informazioa arbelean kontrastatuko dute eta baliagarriak zeintzuk diren eta zeintzuk ez erabakiko dute.

d) Noiz, non eta nola erabiltzen dira datak?

e) Ondoren ariketa batzuk burutuko ditugu landutako edukiak jaso diren ala ez jakiteko.